martes, diciembre 15

Blue Jeans.

Gaur egungo Espainiako idazleekin bukatzeko, Blue Jeansi buruz hitz egingo dugu.


Francisco de Paula

Francisco de Paula Fernándezek Blue Jeans ezizenarekin idazten du. Sevillan jaio zen 1976an eta Kazetaritzan lizentziaduna da. Kirol-kazetaritzan egin zuen Master bat, eta zenbait komunikabideetan lan egin zuen, baina arrakastarik gabe. Gainera, idazten hasi baino lehen, futbol salako talde bat entrenatzen zuen.
Idazle bezala blog batean hasi zen, Canciones para Paula istorioaren kapituluak eskegitzen, ondoren bere lehenengo liburua izango zena.
Bere liburuak hain arrakastatsuak izan dira, ezen pelikula bat egin duten liburu batean oinarrituta, El club de los incomprendidos. 


Liburuak
- Canciones para Paula saga: Canciones para Paula, ¿Sabes que te quiero? eta Cállame con un beso. 
- El club de los incomprendidos saga: ¡Buenos días, princesa!, No sonrías que me enamoro, ¿Puedo soñar contigo?, Tengo un secreto. El diario de Meri, eta El club de los incomprendidos. 
- Algo tan sencillo como tuitear te quiero.



Informazio gehiago jakin nahi baduzue, bere sare sozialak uzten dizkizuet.
Webgunea: http://www.lawebdebluejeans.com/
Twitter: https://twitter.com/franciscodpaula
Facebook: Blue Jeans.
Instagram: https://www.instagram.com/franciscodpaula/
Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCV_k6cj8A_u9XdKs1ipn7Yg

martes, diciembre 8

Laura Gallego García.

Gaur egungo Espainiako idazleekin jarraituz, Laura Gallego Garcíari buruz hitz egingo dugu.


Laura Gallego García

Valentzian jaio zen 1977an, eta Hispaniar Filologian lizentziaduna da. 1999an "El Barco de Vapor" saria irabazi zuen Finis Mundi luburuarekin. Hiru urte geroago, sari berdina irabazi zuen La leyenda del Rey Errante liburuarekin. Argitaratuako lanak 27 gazte nobela eta haur ipuin batzuk dira. Espainian soilik milioi bat baino gehiago saldu ditu, eta bere lanak 16 hizkuntzatara itzuli dira. 2011 "Cervantes Chico" saria jaso zuen bere lan guztiengatik, eta 2012an "Premio Nacional de Literatura Infantil y Juvenil" Donde los árboles cantan liburuarengatik.


Beste generoetako lanak idazten dituen arren, fantasian aditua da. Gazte literatura idazten du bereziki, baina haur literaturako zenbait lan ere egin ditu.

Haurrentzako ipuinak
- ¿Dónde está Alba?
- Alba tiene una amiga muy especial.
- Max ya no hace reír. 
- El Cartero de los Sueños.
- Un fantasma en apuros.

Sagak
- Crónicas de la Torre: El Valle de los Lobos, La maldición del Maestro, La llamada de los muertos eta Fenris, el elfo.
- Memorias de Idhún: La Resistencia, Tríada eta Panteón.
- Ahriel: Alas de fuego eta Alas Negras.
- Sara y las Goleadoras: Creando equipo, Las chicas somos guerreras, Goleadoras en la Liga, El fútbol y el amor son incompatibles, Las Goleadoras no se rinden eta El último gol.
- Aventuras por casualidad: Mago por casualidad eta Héroes por casualidad.

Liburu independienteak
- Todas las hadas del reino.
- Donde los árboles cantan.
- El libro de los Portales.
- Dos velas para el diablo.
- Finis Mundi.
- La leyenda del Rey Errante.
- El coleccionista de relojes extraodinarios.
- Las hijas de Tara.
- La emperatriz de los Etéreos.
- Mandrágora.
- La hija de la noche.
- Retorno a la Isla Blanca. 


Informazio gehiago jakin nahi baduzue, bere sare sozialak uzten dizkizuet.
Webgunea: http://www.lauragallego.com/
Twitter: https://twitter.com/_LauraGallego
Facebook: Laura Gallego.

martes, diciembre 1

Javier Ruescas.

Behin literatura klasikoa alde batera utzita, gaur egungo Espainiako idazle batzuk aurkeztuko dizkizuet hurrengo sarreretan. Orain irakurleen artean eragin handiena duten espainiar idazleetako batzuk dira. Gaur, Javier Ruescasi buruz hitz egingo dugu. 



Javier Ruescas

Madrilen jaio zen 1987. urtean eta Kazetaritzan lizentziaduna da. Idazlea izateaz gain, youtuber, argitaratzailea eta idazketa sortzaileko irakaslea da. Bere sare sozialak pertsonalki maneiatzen ditu, eta "El templo de las mil puertas" aldizkariaren sortzaileetako bat da.
Gainera, teknologia berriei, idazle gazteei eta Espainiako haur eta gazte literturaren egoerari buruzko nazioarteko hitzaldi askotan parte hartu du. 

Liburuak
Fantasia zein errealismo generoko liburuak idazten ditu. Batez ere, gazteentzako bideratuta daude, baina ez du alboratzen haurrentzako liburu bat idaztea hurrengo urteetan. 
- Cuentos de Bereth trilogia: Encantamiento de luna, La maldición de las musas eta Los versos del destino. 
- Tempus Fugit. Ladrones de almas. 
- Play trilogia: Play, Show eta Live.
- Pulsaciones. Francesc Mirallesekin idatzitakoa. 
- Las crónicas de Fortuna trilogia: El secreto del trapecista, El recuerdo del mago eta hirugarren liburu bat argitaratuko du, baina oraindik ez dakigu izenbururik. 
- El (sin)sentido del amor.
Electro trilogia: Electro, Aura eta Némesis. Manu Carbajorekin idatzitakoak. 


Informazio gehiago jakin nahi baduzue, bere sare sozialak uzten dizkizuet.
Webgunea: http://www.javierruescas.com/
Twitter: https://twitter.com/javier_ruescas
Facebook: Javier Ruescas Sánchez.
Instagram: https://www.instagram.com/javier_ruescas/
Youtube: https://www.youtube.com/user/ruescasj