Bideo honetan, Javier Ruescasek gehien gustatzen zaizkion ipuinak aurkezten ditu istorio txiki bat kontatuz eta marraztuz. Horietako batzuk dira: Loti Ederra, Oz-eko magua, Aladdin, Errauskine, Otsoa eta zazpi antzumeak, Hiru txerritxoak, Hamelingo txirularia...
Ipuin guztiak zeintzuk diren asmatu ahal duzue? Zeintzuk dira gustokoen dituzuenak?
Bideo honetan Sebas G. Mouretek azaltzen du zergatik hain garrantzitsua den irakurtzea.
Sebas Booktuber bat da, hau da, Youtubeko kanal bat dauka, non literaturari buruz hitz egiten duen.Kanala "El coleccionista de mundos" deitzen da, eta bertan hainbat motatako edukiak aurki ditzakegu.
Baina... zer da Booktube? Booktube Youtuben barruan existitzenden komunitatea da, eta gazteek bere bideoen bidez partekatzen dute bere zaletasuna liburu eta irakurketaz. Fenomeno hau duela zenbait urte hasi zen mundu anglosaxoian. Hala ere, duela urte pare batetik bere zabalkundea gaztelaniaz handitu egin da, bai Espainian bai Latinoamerikan, eta gehiago haztea espero da.
Gaur egun, pentsatu ahal dugu gazteen hurbilketa irakurketaren mundura gutxitu egin dela, baina gazte hauei esker, irakurleen komunitatea handitzen doa.