martes, octubre 27

Zergatik irakurri?


Bideo honetan Sebas G. Mouretek azaltzen du zergatik hain garrantzitsua den irakurtzea.

Sebas Booktuber bat da, hau da, Youtubeko kanal bat dauka, non literaturari buruz hitz egiten duen. Kanala "El coleccionista de mundos" deitzen da, eta bertan hainbat motatako edukiak aurki ditzakegu.

Baina... zer da Booktube? Booktube Youtuben barruan existitzen den komunitatea da, eta gazteek bere bideoen bidez partekatzen dute bere zaletasuna liburu eta irakurketaz. Fenomeno hau duela zenbait urte hasi zen mundu anglosaxoian. Hala ere, duela urte pare batetik bere zabalkundea gaztelaniaz handitu egin da, bai Espainian bai Latinoamerikan, eta gehiago haztea espero da.
Gaur egun, pentsatu ahal dugu gazteen hurbilketa irakurketaren mundura gutxitu egin dela, baina gazte hauei esker, irakurleen komunitatea handitzen doa.

Honi buruz gehiago jakin nahi baduzue, hemen dago dokumental txiki bat: "Booktube: el documental".

No hay comentarios:

Publicar un comentario