martes, noviembre 3

Zer da haur literatura?

Haur irakurleentzat bideratuta dagoen literatura da. Batez ere, irakurleek ondo pasatzea bilatzen du, umeen interesei erantzutearekin batera. Genero hau 0-9 urte tarteko umeentzat dela esan dezakegu. 


Literatura mota honen bi atal azalduko ditut bereziki: ezaugarriak eta generoak. 


Alde batetik, literatura mota honek zenbait ezaugarri adierazgarri dauzka. Adinaren arabera, ezaugarri hauen konplexutasun maila alda daiteke.

- Gaia: umea harekin identifikatuta sentitu behar da. 

- Idazkera eta estiloa: eskuragarria izan behar da, eta aldi berean, magikoa. Deskribapen argiak eta bizkorrak. Hiztegi anitza, egokia, zehatza eta irudimentsua. Erraza, esaldi laburrekin. Garrantzitsuena da pertsonaiek egunero hitz egiten duten moduan hitz egin behar dutela, hau da, aitak aita bezala, amak ama bezala...

- Egitura: erraza eta lineala izan behar da, hau da, hasiera, korapiloa eta amaierarekin.

- Espazioa: umearentzat ezagunak diren lekuetan garatu behar da.

- Denbora: finkoa izan behar da, hau da, ez dira denbora-jauziak egon behar lehenaldiaren eta etorkizunaren artean.

- Pertsonaiak: ezagunak izan behar dira umeentzat, eta protagonistarekin identifikatuta sentitu.

- Formatoa eta edizioa: iraunkorra eta malgua izan behar da, marrazki eta hizki handi eta deigarriekin. Testu gutxirekin.

- Balioak: kontzeptu unibertsalak eta positiboak tratatu behar dira, autokontzeptua eta autoestimua bezala. 


Beste aldetik, generoak lau taldeetan bana ditzakegu: dramatikoa, narratiboa, lirikoa eta didaktikoa.

- Dramatikoa: antzerkia, txotxongiloak, itzal-antzerkia...

- Narratiboa: ipuinak, elezaharrak, mitoak, eleberriak...

- Lirikoa: olerkiak, aho-korapiloak, neurtitzak, abestiak...

- Didaktikoa: asmakizunak, atsotitzak...


No hay comentarios:

Publicar un comentario