martes, noviembre 10

Zer da gazte literatura?

Gazte literatura, batez ere, gaztaroan dauden irakurleei bideratuta dago, baina ez bakarrik. Kontzeptu hau haur literaturarenari lotuta dago sarritan. Nahiz eta haur eta gazte literaturaren artean ezberdintasun handiak egon, normalean, gizartean biak batera aipatu ohi dira, hau da, haur eta gazte literatura esaten da. 
Literatura mota honek entretenimendua, didaktika eta irakurlearen irakurketa ohitura garatzeko funtzioa jaso ohi du. 

Jorratzen diren gaiak helduen literaturan jorratzen diren bezalakoak dira, hau da, maitasuna, tragedia, guda, distopiak ... Hala ere, pertsonaien tratamendua askoz linealagoa da, bere atal psikologikoan aldaketa nabarmenik ez baitituzte. Garrantzia handiagoa ematen zaio ekintzari pertsonaien karakterizazio psikologikoari baino. Era berean, pertsonaiak sortu ohi dira irakurleak identifikatuta sentitzeko, batez ere, pertsonaia nagusiekin. Zenbait idazlek diote literatura honen gaiak kontu handiz aukeratu behar direla, garai honetan, irakurleengan eragitea oso erraza delako. Horregatik, gai generiko bezala, pertsonaia nagusiaren identitatearen bilaketa agertu ohi da. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario