martes, diciembre 1

Javier Ruescas.

Behin literatura klasikoa alde batera utzita, gaur egungo Espainiako idazle batzuk aurkeztuko dizkizuet hurrengo sarreretan. Orain irakurleen artean eragin handiena duten espainiar idazleetako batzuk dira. Gaur, Javier Ruescasi buruz hitz egingo dugu. 



Javier Ruescas

Madrilen jaio zen 1987. urtean eta Kazetaritzan lizentziaduna da. Idazlea izateaz gain, youtuber, argitaratzailea eta idazketa sortzaileko irakaslea da. Bere sare sozialak pertsonalki maneiatzen ditu, eta "El templo de las mil puertas" aldizkariaren sortzaileetako bat da.
Gainera, teknologia berriei, idazle gazteei eta Espainiako haur eta gazte literturaren egoerari buruzko nazioarteko hitzaldi askotan parte hartu du. 

Liburuak
Fantasia zein errealismo generoko liburuak idazten ditu. Batez ere, gazteentzako bideratuta daude, baina ez du alboratzen haurrentzako liburu bat idaztea hurrengo urteetan. 
- Cuentos de Bereth trilogia: Encantamiento de luna, La maldición de las musas eta Los versos del destino. 
- Tempus Fugit. Ladrones de almas. 
- Play trilogia: Play, Show eta Live.
- Pulsaciones. Francesc Mirallesekin idatzitakoa. 
- Las crónicas de Fortuna trilogia: El secreto del trapecista, El recuerdo del mago eta hirugarren liburu bat argitaratuko du, baina oraindik ez dakigu izenbururik. 
- El (sin)sentido del amor.
Electro trilogia: Electro, Aura eta Némesis. Manu Carbajorekin idatzitakoak. 


Informazio gehiago jakin nahi baduzue, bere sare sozialak uzten dizkizuet.
Webgunea: http://www.javierruescas.com/
Twitter: https://twitter.com/javier_ruescas
Facebook: Javier Ruescas Sánchez.
Instagram: https://www.instagram.com/javier_ruescas/
Youtube: https://www.youtube.com/user/ruescasj

No hay comentarios:

Publicar un comentario