martes, noviembre 24

Liburu klasikoak.

Umeek istorio klasikoak irakurtzea oso zaila egiten zaigu. Egia esanda, niri ere zaila egin zitzaidan istorio hauek irakurtzen hastea, zaharrak zirela esaten nuelako. Gainera, horietako asko pelikula bihurtu dituzte. Orduan, errazagoa da pelikula ikustea liburua irakurtzea baino. 

Baina gaur egun, liburu klasiko batzuk berregin dituzte umeentzat erakargarriagoak izateko. Esaterako, Edebe argitaletxeak "Clásicos contados a los niños" kolekzioa sortu du. 

Bestalde, jadanik irakurtzea gustoko dutenentzat, hainbat liburu klasiko gomendatzen dituzte webgune hauek:


null


ANIMA ZAITEZTE IRAKURTZERA!

martes, noviembre 17

Ipuin klasikoak.




Bideo honetan, Javier Ruescasek gehien gustatzen zaizkion ipuinak aurkezten ditu istorio txiki bat kontatuz eta marraztuz. Horietako batzuk dira: Loti Ederra, Oz-eko magua, Aladdin, Errauskine, Otsoa eta zazpi antzumeak, Hiru txerritxoak, Hamelingo txirularia...


Ipuin guztiak zeintzuk diren asmatu ahal duzue? 
Zeintzuk dira gustokoen dituzuenak?

martes, noviembre 10

Zer da gazte literatura?

Gazte literatura, batez ere, gaztaroan dauden irakurleei bideratuta dago, baina ez bakarrik. Kontzeptu hau haur literaturarenari lotuta dago sarritan. Nahiz eta haur eta gazte literaturaren artean ezberdintasun handiak egon, normalean, gizartean biak batera aipatu ohi dira, hau da, haur eta gazte literatura esaten da. 
Literatura mota honek entretenimendua, didaktika eta irakurlearen irakurketa ohitura garatzeko funtzioa jaso ohi du. 

Jorratzen diren gaiak helduen literaturan jorratzen diren bezalakoak dira, hau da, maitasuna, tragedia, guda, distopiak ... Hala ere, pertsonaien tratamendua askoz linealagoa da, bere atal psikologikoan aldaketa nabarmenik ez baitituzte. Garrantzia handiagoa ematen zaio ekintzari pertsonaien karakterizazio psikologikoari baino. Era berean, pertsonaiak sortu ohi dira irakurleak identifikatuta sentitzeko, batez ere, pertsonaia nagusiekin. Zenbait idazlek diote literatura honen gaiak kontu handiz aukeratu behar direla, garai honetan, irakurleengan eragitea oso erraza delako. Horregatik, gai generiko bezala, pertsonaia nagusiaren identitatearen bilaketa agertu ohi da. 




martes, noviembre 3

Zer da haur literatura?

Haur irakurleentzat bideratuta dagoen literatura da. Batez ere, irakurleek ondo pasatzea bilatzen du, umeen interesei erantzutearekin batera. Genero hau 0-9 urte tarteko umeentzat dela esan dezakegu. 


Literatura mota honen bi atal azalduko ditut bereziki: ezaugarriak eta generoak. 


Alde batetik, literatura mota honek zenbait ezaugarri adierazgarri dauzka. Adinaren arabera, ezaugarri hauen konplexutasun maila alda daiteke.

- Gaia: umea harekin identifikatuta sentitu behar da. 

- Idazkera eta estiloa: eskuragarria izan behar da, eta aldi berean, magikoa. Deskribapen argiak eta bizkorrak. Hiztegi anitza, egokia, zehatza eta irudimentsua. Erraza, esaldi laburrekin. Garrantzitsuena da pertsonaiek egunero hitz egiten duten moduan hitz egin behar dutela, hau da, aitak aita bezala, amak ama bezala...

- Egitura: erraza eta lineala izan behar da, hau da, hasiera, korapiloa eta amaierarekin.

- Espazioa: umearentzat ezagunak diren lekuetan garatu behar da.

- Denbora: finkoa izan behar da, hau da, ez dira denbora-jauziak egon behar lehenaldiaren eta etorkizunaren artean.

- Pertsonaiak: ezagunak izan behar dira umeentzat, eta protagonistarekin identifikatuta sentitu.

- Formatoa eta edizioa: iraunkorra eta malgua izan behar da, marrazki eta hizki handi eta deigarriekin. Testu gutxirekin.

- Balioak: kontzeptu unibertsalak eta positiboak tratatu behar dira, autokontzeptua eta autoestimua bezala. 


Beste aldetik, generoak lau taldeetan bana ditzakegu: dramatikoa, narratiboa, lirikoa eta didaktikoa.

- Dramatikoa: antzerkia, txotxongiloak, itzal-antzerkia...

- Narratiboa: ipuinak, elezaharrak, mitoak, eleberriak...

- Lirikoa: olerkiak, aho-korapiloak, neurtitzak, abestiak...

- Didaktikoa: asmakizunak, atsotitzak...